Errezeta bilatzailea

Aurreratua

Nafarroako aratxearen masailez eta foiez egindako xerrak koko zuku kondentsatuarekin eta ogi espeziadunarekin

Exportar receta en PDF PDF

Deitura
Nafarroako Aratxea
Platera
  • Segundo plato

Osagaiak:
-Nafarroako aratxe masail bat
-30 gramo agar-agar
-2 gelatina orri
-20 gramo foie gras
-ogi espeziaduna
-koko zukua murrizteko.

Nola prestatu: Gatza bota ondoren, aratxe masaila huts-poltsa batean sartu oliba-olio zorrotada batekin. Uretan egosi 4 orduz 90º-tan.
Ogi espeziaduna pintxoaren tamainako xerratan ebaki, xerra bakoitza baratxuri olioz pintatu, sartu labean silpat baten gainean, utzi egiten 80º-tan 15 minutuz, eta labetik atera ondoren toki lehorrean eduki.  
Masaila egosita dagoenean, atera poltsatik eta gorde zukua. Haragia xehe-xehe egin eta zartagin batean jarri haragi xehatua, poltsan geratu den zukua, aratxe salda apur bat, agar-agarra eta beratutako gelatina orriak.  Jarri irakiten 5 minutuz. Saiatu osagai guztiak berdin egos daitezen. Atera bol batera eta gehitu foie grasa zati txikitan ebakita; zentimetro eta erdiko altuera duen molde laukizuzen batean zabaldu.
Film gardenean estu bildu eta utzi hozten.
Koko zukua sutan murriztu, hoztutakoan esne kondentsatuaren trinkotasuna izan arte.
Masailak moldetik mahai gainera atera eta pintxoaren tamainako xerra karratuak egin, ogi espeziadunaren xerren tamaina berekoak. Xerrak plantxatik pasa bi aldeetatik, eta ondoren xerra bakoitza ogi artean jarri izozki xerrak balira bezala.  Platerean zutik jarri eta behar adina “koko zuku kondentsatu” isuri.

Saioa hasi

Hemen Ikus gaitzakezu ...

Blogger: navarragourmet
Facebook: reynogourmet
Twitter: reynogourmet
Flickr: photos/36051980@N07/
YouTube: ngourmet
Slideshare: mborruel
Logotipo Piquillo de Lodosa
Logotipo Queso Roncal
Logotipo Queso Idiazabal
RGvino
Logotipo Aceite de Navarra
RGrioja
Logotipo Cava
Logotipo Espárrago de Navarra
Logotipo Alcachofa de Tudela
Logotipo Ternera de Navarra
Logotipo Cordero de Navarra
Logotipo Pacharán Navarro
Logotipo Alimentos artesanos de Navarra
Logotipo Procucción ecológica
Logotipo Producción integrada

Desarrollado por GeoActio
Licencia GNU/GPL