Nafarroako Arkumea. Adierazpen Geografiko Babestua
- Historia
- Kontseilu Arautzailea
- Laguntza eta kontrol organoak
- I Kontrolak
- II Kontrolak
- Erregistroak eta kontrolak
Historia
1998ko martxoaren 11ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Arkumea Kalitateko Deituraren Behin-behineko Kontseilu Arautzailea sortu zen. Haren lan nagusia Deituraren Erregelamendua egitea izan zen. Hala, 2002ko martxoaren 4ko Foru Aginduaren bidez Erregelamendua argitaratu zen eta Nafarroako Arkumea adierazpen geografiko babestu gisa onartu zen, Europan kalitateko produktuen deituretarako ezarrita dagoen kalifikazio gorena emanez. Foru agindu hori 2002ko maiatzaren 23ko APA 1413 Aginduaren bidez berretsi zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hori guztia egin ondoren, 2006ko uztailaren 7an Kalitate Adierazleen Europako Erregistroan argitaratu zen.
Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestua Nafarroako artzainek ekoizten duten arkume haragia babestu beharrak bultzaturik sortu da. Produkzio hori ez zegoen aitorturik eta Nafarroako ardi arraza autoktonoen hazkuntzan oinarritzen da.
Kontseilu Arautzailea
Kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, hamar kontseilukidek eta Administrazioaren ordezkari batek osatzen dute.
Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestua defendatu eta sustatzea eta Erregelamenduan jasotako arauak betearaztea, horra Kontseiluaren eginkizun nagusiak.
Gainera, Kontseilu Arautzailea kontrol egitura da; berak kontrolatzen ditu abere biziak, abere hilak eta haragi piezak, eta bisitak egiten ditu abere ustiategietara eta Izendapen Geografiko Babestuaren erregistroetan inskribaturiko instalazioetara.
Laguntza eta kontrol organoak
ICAN, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua. Enpresa publiko honek hainbat zerbitzu ematen dizkie jatorrizko deitura babestuei (JDB) eta adierazpen geografiko babestuei (AGB). Nafarroako Arkumea AGBari zerbitzu hauek egiten dizkio: lege aholkularitza, lan aholkularitza, informatika, kontabilitatea, administrazio lanak, ikuskapen lanak, AGBko idazkaritza zerbitzua, publizitate kanpainak, etab.

NASERSAren laborategia. Navarra de Servicios S.A. enpresaren laborategia da. Enpresa horrek ustiategi, hiltegi eta saltokietan biltzen diren laginen analisiak egiten ditu.
I Kontrolak
1. USTIATEGIETAN EGITEN DIREN KONTROLAK
Arrazaren kontrola: jaiotakoen kontrola
Ustiategien erregistroan inskripzioa egiteko eskatzen denean kontrol bisitak egiten dira ustiategietara, eta urtero jarraipen bisitak egiten dira.
Kontrol bisita horietan egiaztatzen da ustiategiek abereen osasun eta ongizate arauak betetzen dituztela eta arkume jaio berriak identifikatu egiten direla jaio ondoko lehenengo egunetan.
Kontrol bisitak
Ohiko kontrol bisitak egiten dira, aurreko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko eta laginak biltzeko. "Ustiategietako jarraipen bisitaren akta".
Lagin bilketa: pentsua
Adierazpen Geografiko Babestuko ikuskatzaileek laginak hartzen dituzte aurrez abisurik eman gabe eta Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestuaren Kalitate Eskuliburuan laginak hartzeko berariaz ezarritako prozedura betez. Pentsu laginei analisiak egiten zaizkie "haragi irinik eza" eta "antibiotikorik eza" egiaztatzeko.
II Kontrolak
2. HILTEGIETAN EGITEN DIREN KONTROLAK
Iristen diren arkumeak hil aurretik aztertu egiten dira, onartutako arraza autoktonoetakoak direla egiaztatzeko. Arditegia ustiategien erregistroan inskribaturik dagoen begiratzen da, eta arkumeari hil ondoko ikuskapena egiten zaio.
Aurrean azaldutako datu guztiak jaso ondoren, aurkeztutako arkumeak hil eta gero identifikatu egiten dira ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:
Ustiategiak
- Inskribatutako ustiategia: Nafarroako Arkumea AGBaren ustiategien erregistroan alta emandako ustiategia.
- Inskribatu gabeko ustiategia: Nafarroako Arkumea AGBaren ustiategien erregistroan alta eman gabeko ustiategia.
Animaliak identifikatzeko belarritakoak
- Belarritako balioduna: AGBan inskribaturiko ustiategiko belarritakoa.
- Belarritako baliogabea: AGBan inskribatu gabeko ustiategiko belarritakoa.
Kanaleko pisua
- Latxa arrazako esneko arkumea: 5-8 kilogramo kanalean (burua eta erraiak barne).
- Nafar arrazako esneko arkumea: 6-8 kilogramo kanalean (burua eta erraiak barne).
- B• Belarreko arkumea: 9-12 kilogramo kanalean.
Gantza
Hiltegiko abereak sailkatzeko Europako araudian mota hauek onartzen dira: 2+, 2, 2-, 3+, 3, 3-.
Kolorea
Hiltegiko abereak sailkatzeko Europako araudian mota hauek onartzen dira: arrosa eta arrosa argia.
Itxura
Ez dira identifikatzen ezaugarri ezegokiak dituzten arkumeak: ubeluneak, kolore horixka, dekomisatu behar diren zatiak, etab.
Erregistroak eta kontrolak

Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestuaren erregistro eta kontrolen taula deskargatu


Adierazpen Geografiko 

















