Historia
Erronkari gazta izan zen lehena Espainiako Gazten Jatorrizko Deitura jasotzen, Nekazaritza Ministerioak 1981eko martxoaren 2an emandako Aginduaren bidez. Geroago, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak 1989ko uztailaren 3an emandako Foru Aginduaren bidez, Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arautzailearen Erregelamendua onetsi zen.
Kontseilu Arautzailearen helburu nagusiak gaztagintza sustatu, ikertu eta kontrolatzea eta produktuaren kalitatea hobetzea dira. Horretarako tresna hauek ditu: enpresa guztien esne laborategiak gainbegiratzen duen homologazioa, gazta fabriken nahiz abeltzainen erregistro iraunkorrak, gazten balorazio organoleptiko edo zentzumenezkoa egiten duen dastatze batzorde ofizial bat, eta laborategi egokietan egiten diren kontrol fisiko-kimikoak.
Deituraren Erregelamendua deskargatu