Artisautzako elikagaiak. Eligaiak
Ezaugarri organoleptikoak
Produktu benetakoak, jatorrak, tradizionalak dira. Artisautzako elikagai bat erostean naturaltasuna berreskuratzen da. Zaharrek, batez ere, berriz aurkitzen dituzte haurtzaroan dastatutako zaporeak eta lurrinak..

Nola ekoizten dira?
- Lehengaiak lehen kalitatekoak dira, natural-naturalak eta zorrotz hautatuak.
- Produktuak prestatzean Eprozesu naturalak errespetatzen edo imitatzen dira, prozedura fisiko eta kimikoen bidez eragin edo azkartu gabe.
- Lehengai naturalaren kolorea, testura, usaina edo zaporea aldatzen duten gehigarriak eta produktuaren iraupena luzatu baina balioa kentzen diotenak legez baimenduta egon arren,horien erabilera mugatuta dago.

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako ogibideak
Hurrengo taulan zerrendaturik ageri dira “Artisautzako elikagaiak” ekoizten diren ogibideak eta horietako bakoitzaren arau tekniko berariazkoak.
“Artisautzako elikagaiak” markari produktu berriak atxikitzeko, Arau Teknikoen Batzordearen onespena behar da. Gainera, arau teknikoetan produktu bakoitzaren xehetasunak jaso behar dira, hala nola:
- Produktuaren edo produktu multzoaren izena.
- Produktua egiteko metodoaren deskribapena, lehengaiak eta osagaiak barne.
- Debekaturiko praktikak.
Zukuak, marmeladak eta fruta eta barazki kontserbak egitea
Fruta marmeladen Artisautzako Arau Teknikoa.Fruta marmeladen Artisautzako Arau Teknikoa.
Hartzidura naturaleko sagardoa, likoreak, pattarrak eta ardo aparduna egitea
Sagardo naturalaren Artisautzako Arau Teknikoa.Belar eta fruta likoreen Artisautzako Arau Teknikoa.
Belar eta fruta likoreen Artisautzako Arau Teknikoa.
Belar eta fruta likoreen Artisautzako Arau Teknikoa.
Belar eta fruta likoreen Artisautzako Arau Teknikoa.
Ontzutuak, ozpinetakoak eta gazituak egitea
Gaztak, gaztanberak, mamiak eta beste esneki batzuk egitea
Ardi gazta onduaren Artisautzako Arau Teknikoa.Ardi esnezko mamiaren Artisautzako Arau Teknikoa.
Gaztanberaren Artisautzako Arau Teknikoa.
Eztigintza eta eztitik ateratako produktuak, basalandareen urrinak eta horietatik ateratakoak, xede terapeutiko, prebentibo edo kosmetikorik ez badute
Eztiaren eta erle produktuen Artisautzako Arau Teknikoa.Elikaduran infusioetarako eta aromatizatzaile gisa erabiltzen diren landare-espeziak manipulatzea.
Haragi kontserbak, pateak, hestebeteak eta urdaiak egitea
Ahatekien Artisautzako Arau Teknikoa.Ehizakien eta espezie exotikoetatik ateratako produktuen Artisautzako Arau Teknikoa.
NTxerrikien Artisautzako Arau Teknikoa.
Pastelgintza, konfitegintza, opilgintza, gozogintza eta ogi bereziak egitea
Opilgintza, pastelgintza eta gozogintzaren Artisautzako Arau Teknikoa.Txokolate eta bonboien Artisautzako Arau Teknikoa.
Turroi eta mazapanen Artisautzako Arau Teknikoa.
Konfiteen Artisautzako Arau Teknikoa.
Okintzaren eta ogi berezien Artisautzako Arau Teknikoa.
Mistela, muztio egosia eta ardo mindua egitea
Izozkiak egitea
Izozkigintzaren Artisautzako Arau Teknikoa.Jaki prestatuak egitea
Frijitzeko aurrekozinatuen Artisautzako Arau Teknikoa.Kontserbako jaki prestatuen Artisautzako Arau Teknikoa.
Salda, haragi salda, zopa eta kremen Artisautzako Arau Teknikoa.
Saltsen Artisautzako Arau Teknikoa.
Saltsen Artisautzako Arau Teknikoa.
Gisatu eta eltzekarien Artisautzako Arau Teknikoa.


Kalitate ziurtagiria 

















